ZU ONDOAN

kartel_dokumentala

[Eu]

ZUONDOAN proiektua, komunikazioaren arlo desberdinak jorratzen ditugun 4 lagunek  osatzen dugu.

Gizarte honetan ditugun arazo edo egoerak aztertzeko jendearen bizipenak jasotzea da gure asmoa, beraien etxeko sukalderaino sartzea, zuondoaren goxotasunean beren bizipenen berri izatea.

Honela, tabu edo estigmatzat hartu izan diren gai hauek ezagutaraztea nahi dugu ikuspuntu positibo batetatik bideratuz eta ahal den heinean irribarre bat lortuz.

www.zuondoan.com

Gaur egun oraindik ere, Familia Harreraren baliabidea ezezaguna da gizartearentzat.  Aldi berean ordea, gero eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak, familia naturalaren egoeraren ondorioz, horrek dakarren guztiarekin.

Gai honi buruzko informazioa zabaldu eta  gizarteratzeko asmoz egin dugu dokumental hau. Bertan familia desberdinen bizipenak eta gaiari buruzko duten ikuspuntua islatu nahi izan dugu.

Dokumentalaren egitura Euskal Herriko errealitate eta gune desberdinetako familiei egindako elkarrizketetan oinarrituta dago. Bideoak gurasoen, anai-arreben… eta harrerako haurraren inguruan bizi diren gainerako pertsonen esperientziak ezagutarazten ditu.

Ekoizpena: Maite Elias, Itziar Elias, Esther Fernandez eta Mikel Yerobi
Irudia eta edizioa: Mikel Yerobi
Arte zuzendaritza: Maite Elias
Elkarrizketak: Itziar Elias
Komunikazioa: Esther Fernandez

 

[Cast]

El proyecto ZUONDOAN, lo componemos cuatro amigos que, de manera diferente, trabajamos diferentes campos de la comunicación.

Nuestro objetivo es el de  analizar los diferentes problemas y situaciones que actualmente acontecen en  nuestra  sociedad, y para ello hemos querido recoger diversas vivencias. Hemos entrado hasta la cocina de la casa  de nuestros protagonistas, para, de una manera más agradable conocer sus vivencias.

De esta manera pretendemos dar a conocer  temas que generalmente son tratados  como tabú  o con cierto estigma, encauzándolos desde un punto de vista  positivo  y en la medida de lo posible, conseguir una sonrisa.

www.zuondoan.com

El recurso de Acogimiento Familiar es, aún hoy día, un desconocido de la sociedad. Y, cada vez, son más los niños, niñas y jóvenes que, por diferentes razones, tienen que participar en algún recurso de protección infantil dadas las circunstancias de su familia natural, con todo lo que ello conlleva.

Hemos realizado este documental con el objetivo de dar a conocer este recurso. En el hemos querido reflejar las vivencias y puntos de vistas de las familias.

La composición del documental está basada en entrevistas a familias de diferentes realidades y puntos de Euskal Herria. El video da a conocer las experiencias de padres, madres, hermanos… y demás personas que viven en torno a un niño de acogida.

Producción: Maite Elias, Itziar Elias, Esther Fernandez y Mikel Yerobi
Imagen y edición: Mikel Yerobi
Dirección de arte: Maite Elias
Entrevistas: Itziar Elias
Comunicación: Esther Fernandez

 

zuondoan logo-S